XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Michele de Mita, Italiako lehendakari ohiaren anaia atxilotu du Poliziak

ERROMA

Michele De Mita, Ciriaco De Mita Italiako lehendakari ohi eta Alderdi Demokristaueko (DC) buruzagi izandakoaren anaia atxilotu zuten atzo Italia hegoaldeko Nusco hirian, legea hausteko taldea eratu, Estatuan iruzur egin eta faktura faltsuak egin izana leporatuta.

Delitu berberak gaineratuta beste 12 pertsona ere atxilotu zituen italiar Poliziak, Padua, Verona, Napoles, Avellino eta Erroma hirietan.

Boloniako Fiskaltzak atzo zabaldu zuenez, Irpinako berreraikitzeari buruzko egitasmoen azterketei lotuta daude atzo egindako atxiloketa hauek.

Irpina, 1980an lurrikara indartsu batek 6.000 hildako eragin zituen Napoles inguruko eskualdea da.

Itxura batean, Italiako lehendakari izandakoaren anaiak, lurrikarak astindutako eskualdeetako berregituraketa lanetara zuzendua zegoen dirua, bere mesederako erabili zuen.

De Mitari egotzitako akusazioek diotenez, 216.000 milioi lirako (155 milioi dolar) finantzaketaz aprobetxatu zen atzo atxilotutakoa.

59 urte dituen Michele De Mita, eraikuntza enpresaria da eta SGAI erakundearen jabea.

De Mita urte luzez izan da Italiako Alderdi Demokristaueko buruzagia Nuscon, bere jaioterrian, eta behin baino gehiagotan izan da DCko zinegotzi bertako udaletxean.